Beste kirolak
Eskubaloia
Pablo Castrok ez du Anaitasunan jarraituko
EITB MEDIA
28 urteko pibotak Morrazorekin sinatu du 2027ko ekainera arte.
-
Pablo Castro. Argazkia: Helvetia Anaitasuna
Frigorificos Morrazo taldeak ostiral honetan iragarri du Pablo Castro fitxatu duela, denboraldi honetan Helvetia Anaitasuna taldean aritu den pibota. 2027ko ekainera arteko kontratua sinatu du.
Jokalaria Quique Dominguez entrenatzaile berriaren apustu pertsonala da. 2024-2025 denboraldian, Nafarroako taldea zuzendu du, eta Zilarrezko Ohorezko Mailara jaitsi da azkenean.
Anaitasunako jokalari ohia Morrazoren laugarren fitxaketa da.