Itxi

Beste kirolak

Piraguismoa

Miren Lazkanok zilarrezko domina irabazi du La Seu d'Urgellen Piraguismoko Munduko Kopan

EITB MEDIA

Palista donostiarra bigarren izan da K1ean, Kataluniako herriko kanal olinpikoan jokatu den eslalomeko proban, eta Jessica Fox munduko txapeldunak bakarrik gainditu du.

  • Miren Lazkano

    Miren Lazkano Argazkia:@BATbasqueteam

Miren Lazkanok bigarren postua eskuratu du kanoa modalitatean denboraldiko lehen Munduko Kopan, La Seu d'Urgellen jokatutako proban, eta, horrela, 2016ko ekainean leku berean lortutako emaitza errepikatu du.

Donostiarra bigarren izan da sailkatze txandan, eta Zuzana Pankova eslovakiarrak bakarrik gainditu du. Jaitsiera horretan, Mirenek ez du akatsik egin, eta bigarren sailkatu da, 100.08ko denbora eginda (+1.51), Martina Satkova txekiarraren aurretik.

Sailkatze-saioan parte hartu duten 45 piraguistetatik 12 baino ez dira finalera heldu. Jaitsiera erabakigarrian, Miren Lazkanok hegan egin du. Lehenengo atea ukitu egin du, eta horrek lehen zigorra ekarri dio, baina horrek ez du bere jaitsiera oztopatu. Mirenek kontrola eta konfiantzari eutsi die, eta aurrera jarraitu du.

12. atea ere ukitu du, eta, hori dela eta, zigorra jaso du, baina, hala ere, 102.52ko denbora bikaina egin du. Jessica Fox australiarra bakarrik izan da gipuzkoarra baino hobea, 98.42ko denbora eginda eta 4. atea ukituta. Martina Satkova txekiarrak osatu du podiuma (102.80, +4.38).

Mirenek oso hunkituta bukatu du jaitsiera, negar-malkoak begietan zituela, eta domina orain dela gutxi zendu zaion amari eskaini dio.