Itxi

Beste kirolak

Tenisa

Gauffek lehen aldiz bereganatu du Roland Garros

Agentziak | EITB MEDIA

Estatubatuar gazteak galtzen hasi du Sabalenkaren aurkako finala, baina emaitza irauli du bere bigarren grand slama eskuratzeko.

3:09
Coco Gauff

Coco Gauff estatubatuarrak irabazi du Roland Garros, Parisen jokatutako final handian Aryna Sabalenka bielorrusiarra, munduko tenislaririk onena, menderatuta. Partidako lehen seta galdu arren (6-7), hurrengo bietan 21 urteko jokalari gaztea gailendu da (6-2 eta 6-4).  

Gaurko garaipenarekin, bere bigarren grand slama bereganatu du; izan ere, 2022an, Estatu Batuetako Irekia irabazi zuen.

Oraintsu jokatu duen Madrilgo torneoko finalean ere, aipatu bi tenislariak izan ziren aurrez aurre. Orduan, Sabalenka nagusitu zen, eta gaur mendekua hartu du Gauffek.

Serena Williamsek Roland Garros 2002an lehen aldiz eskuratu zuenetik, Gauff da orain titulu hori irabazi duen jokalaririk gazteena.  

Orain arte erakutsi duen maila ikusita, etorkizun oparoa izango du tenislari estatubatuarrak.