Itxi

Beste kirolak

Gimnastika erritmikoa

Salma Solaunek urrea irabazi du Gimnastika Erritmikoko Europako Txapelketan, taldeka

EITB MEDIA

Gimnastika erritmikoko taldeak zerua ukitu du berriro, 33 urte geroago, larunbat honetan Tallinen jokatu diren Europako Txapelketetan txapeldun izanda.

  • Salma Solaun

    Salma Solaun Argazkia: @BATbasqueteam

Gimnastika erritmikoko Espainiako taldea podiumeko maila gorenera igo da larunbat honetan, 33 urte geroago, Tallinen jokoan diren Europako Txapelketetan urrezko domina eskuratu ostean.

Salma Solaunek, Ines Berguak, Andrea Corralek, Marina Cortellesek, Andrea Fernandezek eta Lucia Muñozek osatutako taldeak puntuaziorik altuena lortu du lehiaketa osoan (53.800), Israelen (49.500) eta Hungariaren (48.150) aurretik. Konbinatuak 25.800 puntu lortu ditu hasiera batean zinten ariketan, eta 26.100, berriz, berrikuspenaren ondoren. Ostean, taldeak distira egin du uztai eta pilotekin, eta 27.700 puntu lortu ditu.

Garaipen horri esker, Alejandra Queredak entrenatzen dituen neskek lehen postua eskuratu dute taldeka. 1992an zapaldu zuen podiumeko maila gorena azkenengoz Espainiako taldeak, Stuttgart hirian (Alemania) jokatutako Europako txapelketan urrea zintzilikatu zuenean.

Salma Solaunen hurrengo hitzordua Kluj-Napocako Munduko Kopa izango da, uztailean, eta, ondoren, Rio de Janeiron jokatuko den Munduko Txapelketa, abuztuan. 

#GimnasiaErritmikoa Europako txapelduna! Basque Teameko Salma Solaun gimnastak urrea erdietsi du erritmikako Europako Txapelketan! Taldeak puntuaziorik altuena lortu du lehiaketa osoan (53.800), Israelen (49.500) eta Hungariaren (48.150) aurretik. 1992tik ez zen lortzen taldekako… pic.twitter.com/V3AMmYHkRi