Beste kirolak
Skatea
Egoitz Bijueska euskal skaterra, nagusi, Erromako Munduko Koparen finalean
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Bilbotarrak akatsik gabeko ariketa egin ostean lortu zuen garaipena. Bestetik, Naia Lasok bosgarren lekuan amaitu zuen, 90.03 punturekin. Finalaurrekoan hirugarren egin zuen.
-
Egoitz Bijueskaren artxiboko irudia, Olinpiar Jokoetan. EFE
Egoitz Bijueska skater bilbotarrak (14 urte) irabazi zuen, igande honetan, Ostian (Erroma) jokatutako Munduko Skateboarding Koparen finalean, inolako akatsik gabeko proba egin ostean.
Kirolari bilbotarra finalaurrekoetan ere onena izan zen, 95.83 punturekin. Ondoren, finaleko laugarren errondan lortu zuen garaipena, 94.50 pilatuta; lehen txandaz gero aurretik joan zen, 92.54 punturekin hasita.
Naia Lasok, bestetik, finalaurrekoan hirugarren izan zen arren, bosgarren bukatu zuen (90.03 puntu).