Beste kirolak
Eskubaloia
Bera Berak Lisanne Kruijswijk fitxatuta itxi du 2025-2026 denboraldirako taldea
EITB Media
Super Amara Bera Berak 24 urteko erdiko defentsa herbeheretarra fitxatu du. Hala, bada, itxita du jada datorren sasoirako taldea.
-
Lisanne Kruijswijk, Bera Bera taldeko jokalaria. Argazkia: @BalonmaBeraBera
Super Amara Bera Berak Lisanne Kruijswijk 24 urteko erdiko defentsa herbeheretarra fitxatu, eta 2025-2026 denboraldirako taldea itxi du. Kruijswijkena datorren sasoira begira klubak egindako laugarren fitxaketa da.
Hala, bada, Donostiako taldeak 2024-2025 denboraldiaren amaieran baieztatutako lau hutsuneak bete ditu, Nicole Wiggins, Ester Somaza, Elena Amores eta Kruijswijk jokalariak fitxatuta.
Lisanne Kruijswijk Suediako Skarako jokalari garrantzitsuenetako bat izan da Sävehof historikoaren aurka jokatutako play-offean. Gainera, taldeak lehenengoz irabazi du liga. Kruijswijk erabakigarria izan zen bigarren partidan: jokalari onenaren (MVP) saria jaso zuen, zazpi gol sartuta. Guztira, 92 gol sartu ditu denboraldi honetan jokatutako 31 partidatan.
Suediara joan aurretik, Herbehereetako HV Quintus (denboraldi bat) Cabooter Handball Venlon (bi denboraldi) taldeetan jokatu zuen. Horrez gain, Herbehereetako selekzioarekin junior mailan eta maila nagusian lehiatu da, apirilean Europako Txapelketarako sailkatze-partida bat jokatu zuen, eta 2024ko Eurokopako aurre-hautaketan egon zen.