Itxi

Beste kirolak

Lehen jardunaldia

Jon Rahmek hasiera ona izan du Estatu Batuetako Irekian

Agentziak | EITB Media

Barrikako golf-jokalariak -1eko emaitzarekin itxi du txapelketako lehen jardunaldia.

  • Jon Rahm  Argazkia: EFEko artxibo irudia

    Jon Rahm Argazkia: EFEko artxibo irudia

Barrikako (Bizkaia) golf-jokalariak 69 kolpeko txartelarekin amaitu du Estatu Batuetako Irekiko estreinako eguna, bat zelaiaren parearen azpitik.

Rahmek Pittsbugheko (Pennsylvania) Oakmont Country Clubeko 10. zuloan hasi du erronda, eta birdie bat eta eagle bat erdietsi ditu. Halaber, bi bogey egin ditu ibilbidean.

Barrikakoak hasi eta berehala egin du bere lehen bogeya, 11. zuloan, baina 3. zuloan eta 4.ean egindako birdie eta eaglearekin eman dio buelta. Hala ere, 6. zuloan egindako beste bogey batek -1ean utzi du Rahm.

Bere aurkari batzuek ibilbidea osatu aurretik, Rahmek hiru kolpera du behin-behineko liderra, J.J. Spaun estatubatuarra, parretik behera 4 kolpeko txartela aurkeztu baitu, lau birdie eginda.