Itxi

Beste kirolak

Golfa

Rahm trabatu egin da AEBko Irekiko bigarren jardunaldian, eta parretik gora 4 kolpeko txartelarekin bukatu du

Agentziak | EITB Media

Ostegunean, Barrikakoak parretik behera kolpe bateko txartela (69 kolpe) aurkeztu zuen Pittsbugheko (Pennsylvania) Oakmont Country Clubean jokatzen ari den txapelketaren lehen jardunaldiaren amaieran.

  • Jon Rahm. Argazkia: EFE

    Jon Rahm. Argazkia: EFE

Jon Rahm bizkaitarrak sufritu egin du Estatu Batuetako Irekiko bigarren jardunaldian, ostiral honetan, eta parretik gora 5 bost kolperekin (75 kolpe) bukatu du eguna. Horrela, parretik gora 4 kolpeko emaitza metatu du bigarren jardunaldiaren ostean.

Ostegunean, Barrikakoak parretik behera kolpe bateko txartela (69 kolpe) aurkeztu zuen Pittsbugheko (Pennsylvania) Oakmont Country Clubean jokatzen ari den txapelketaren lehen jardunaldiaren amaieran.

Ostiralean, baina, ezin izan dio hasiera onari jarraipena eman, eta lau bogey eta bogey bikoitz bat erregistratu ditu, eta birdie bakarra.

J.J. Spaun estatubatuarra izan zen osteguneko onena, parretik behera 4 kolpeko txartela aurkeztuta. Oraindik bere txanda hasi gabe zegoen gaur Rahmek berea amaitu duenean.