Itxi

Beste kirolak

Boxeoa

Jon Fernandez, pisu superarineko WBC tituluko txapelduna

EITB Media

Bizkaitarrak (27-3) Ricardo Nuñez (26-7) menderatu du, hirugarren roundean panamarra deskalifikatu egin baitute.

  • Jon Fernandez Argazkia: EFE artxiboa

    Jon Fernandez Argazkia: EFE artxiboa

Jon Fernandezek (27-3, 22 KO) garaipen garrantzitsua lortu du bart Ricardo Nuñez "El Cientifico" boxeolariaren aurka (26-7, 22 KO) Miribillan (Bilbo), Bizkaia Frontoian.

Etxebarrikoak mendean hartu du Ricardo Nuñez, hirugarren roundean panamarra deskalifikatu egin baitute. Izan ere, epaileak erasoa gelditzeko agindu duenean, Nuñezek (WBC munduko rankingeko bigarrena) erasoari eutsi dio, belarrian bi kolpe eman dizkio Jonferri, eta ebaki deigarria egin dio.

Horren aurrean, epaileek Nuñez deskalifikatu dute eta bizkaitarrari eman diote garaipena. Etxebarrikoak pisu supearineko WBC Silver gerrikoa eskuratu du horrela.