Itxi

Beste kirolak

Kayak-kros

Lazkanok eta Echanizek urrea irabazi dute, eta Chourrautek brontzea, piraguismoko Munduko Kopan

EITB MEDIA

Miren Lazkanok eta Pau Echanizek garaipena eskuratu dute eta Maialen Chourrautek brontzea kayak-krosean, Paueko kanalean jokatu den munduko piraguismo kopako bigarren proban.

  • Lazkanok eta Echanizek urrea irabazi dute eta Chourrautek brontzea, piraguismoko Munduko Kopan

    Lazkanok eta Echanizek urrea irabazi dute eta Chourrautek brontzea Argazkia: @BATbasqueteam

Miren Lazkanok eta Pau Echanizek urrezko domina irabazi dute eta Maialen Chourrautek brontzea Paueko Munduko Kopako kayak-kros proban.

Donostiako piraguista, zilarra C1ean Seu d 'Urgellen jokatutako aurreko Munduko Kopan eta bosgarrena C1ean larunbat honetan, bigarren izan da final-zortzirenetan eta bere jaitsierak irabazi ditu final-laurdenetan eta finalerdietan. Finalean berriro nagusitu da, oraingoan Chiara Sabattini italiarraren eta Chourrauten aurretik.

Gizonezkoetan Pau Echanizek irabazi du, final zortzirenetan, laurdenetan eta finalerdietan bigarren izan ondoren. Finalean Matyas Novak txekiarra, Mathurin Madore frantziarra eta David Llorente gainditu ditu.