Beste kirolak
Golfa
Carlota Cigandak bere hirugarren txapelketa irabazi du LPGA zirkuituan
Agentziak | EITB MEDIA
Jokalari iruindarrak dagoeneko 12 titulu irabazi ditu bere ibilbide profesionalean.
-
Carlota Ciganda, artxiboko irudi batean. EITB Media.
Carlota Cigandak bere hirugarren garaipena lortu du igande honetan LPGA zirkuituan, 2016an estreinako biak lortu zituenetik lehenengoa. Nafarra Belmonteko Blythefield Country Clubean jokatutako Meijer LPGA Classic txapelketa irabazi du.
Gaurkoarekin, 35 urteko jokalari iruindarrak hamabi titulu irabazi ditu profesionaletan, horietariko hiru LPGA zirkuituan, beste bat Hego Koreako zirkuituan, eta zortzi, Europako zirkuituan. Abenduaren 1ean irabazi zuen azkenengoz, Andaluzian, Espainiako Costa del Sol Irekian.
Ryder Cupen zazpi aldiz eta Olinpiar Jokoetan hirutan parte hartu du, eta 69, 67, 69 eta 67 kolpe egin ditu Meijer LPGA Classic txapelketako egun bakoitzean, 272 kolpe guztira (16 parearen azpitik).
Nafarrak kolpe bateko aldea atera dio txapelketa irabazteko lehian azken unera arte bizirik izan den Hye-Jin Choi hegokorearrari.
Carlota Ciganda with the near perfect approach on 17 gives her the birdie and now solo lead at -15 ¿ pic.twitter.com/G0Tjxius3y
— LPGA (@LPGA) June 15, 2025