Itxi

Beste kirolak

GOLFA

J.J. Spaun izan da nagusi, AEBko Irekiaren 125. edizioan; Rahmek zazpigarren amaitu du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Barrikako golf-jokalariak ordura arteko ibilbide xumea iraultzea lortu du azken errondan, lau birdie eta bogey bat eginda.

  • Jon Rahm, AEBko Irekian

    Jon Rahm, AEBko Irekian. EFE

J.J. Spaun golflari estatubatuarrak irabazi du igande honetan AEBko Irekiaren 125. edizioa. Jon Rahmek, azken erronda bikaina eginda, zazpigarren bukatu du sailkapen nagusian.

Lehen hiru erronden ostean, 35. postuan zegoen kirolari bizkaitarra, berdinduta; azken jardunaldian, ordea, par azpitik 3 kolpeko txartela osatuta, sailkapenaren hamarreko onenean amaitu du, zazpigarren, Burnsekin batera, par gainetik 4 kolpe eginda. Rahmek lau birdie (horietatik hiru, azken hiru zuloetan) eta bogey bat egin ditu igandean.

34 urterekin, Spaunek sorpresa eman du, azken errondan par gainetik 2 kolpe eginda (72) eta, guztira, par azpiko batekin. Hala, bere ibilbideko garaipenik garrantzitsuena eskuratu du. Bigarrena Robert MacIntyre eskoziarra izan da.