Itxi

Beste kirolak

Eskubaloia

Beti-Onakek European Cupa jokatuko du 2025-2026 denboraldian

EITB Media

Klubeko zuzendaritza batzordeak jakinarazi du, Nafarroako taldeak European Cupa jokatzeko baldintzak betetzen dituela; beraz, Beti-Onak Europa mailan lehiatuko da datorren denboraldian.

  • Beti-Onak

    Beti-Onak, Erregina Kopako finala galdu ostean. Argazkia: RFEB

Replasa Beti-Onakek European Cup txapelketa jokatuko du 2025-2026 denboraldian. Klubeko zuzendaritza batzordeak erabaki du, Nafarroako taldeak badituela baliabide nahikoak Europako txapelketa horretan parte hartzeko.

Klubeko zuzendaritza Europan lehiatzea bideragarria ote zen aztertzen ibili da, eta klubak dituen baliabideak kontuan hartuta, European Cupean egotea posible dela ikusi du.

"Gure ustez, azken urteetan Nafarroako emakumezkoen eskubaloian erreferentea den talde gisa egindako lanaren ondoren, eta une honetan ditugun baliabideak aztertuta, ezin dugu aukera historiko hau pasatzen utzi", adierazi du Beti-Onakek ekainaren 19an argitaratu duen oharrean.

Horrez gain, komunikatuak honako hauxe ere esaten du: "Nafarroako eskubaloiak, Atarrabiako zaleek eta emakumezkoen kirolak merezi dute abentura europar hau bizitzea, eta pauso labur baina seguruak ematen jarraitzea Beti-Onak Kirol Elkartea buru duen proiektu honen hazkundean".