Beste kirolak
Fitxaketa
Mario Nevadok Bidasoa Irunen jokatuko du datozen hiru denboraldietan
EITB MEDIA
Denboraldi honetan, guztira 159 gol sartu ditu 30 partidatan, eta, horri esker, lehiaketako 10 golegile nagusietako bat izan da.
-
Mario Nevado. Argazkia: Bidasoa Irun
Bidasoa Irunek ostiral honetan jakinarazi duenez, Mario Nevado Irungo taldean arituko da datozen hiru denboraldietan.
Nevadok 2018-2019 denboraldian egin zuen debuta Asobal Ligan, Secin Group Alcobendasekin, baina Vivero Herol BM Nava taldean hazi da azken bi denboraldietan ligan.
Denboraldi honetan, guztira 159 gol sartu ditu 30 partidatan, eta, horri esker, lehiaketako 10 golegile nagusietako bat izan da.
Madrildarrak 70 partida jokatu ditu Asobal Ligan, eta 233 gol egin ditu