Alaves
Fitxaketa
Alavesek Jonny Otto ezker hegaleko atzelaria fitxatu du, 2027ra arte
EITB
Jonny Otto, 31 urtekoa bera, PAOK Salonikatik iritsi da Alavesera; denboraldi bat eta erdi eman du talde horretan. Aurretik, Celtan, Atletico Madrilen eta Premier Leagueko Wolverhamptonen ere aritu da. Bi denboraldirako sinatu du Alavesekin.


Alavesek Jonny Otto ezker hegaleko atzelaria fitxatu du, bi denboraldirako, 2027ra arte, Gasteizko klubak berak asteazken arratsaldean iragarri duenez. Futbolaria, 31 urtekoa bera, PAOK Salonikatik iritsi da Alavesera; denboraldi bat eta erdi eman du azken talde horretan. Aurretik, Celtan, Atletico Madrilen eta Premier Leagueko Wolverhamptonen ere aritu da.
2024-25 denboraldian, Alaveseko jokalari berriak 18 partida jokatu zituen Greziako Super League txapelketan, eta beste hamaika neurketa Europa Ligan.
Alavesek espero du Jonny Ottok "esperientzia eta kalitatea" ekartzea Chacho Coudetek zuzentzen duen taldeko atzealdeari.