Itxi

Alaves

EA Sports Liga

Alavesek azken hasperenean galdu du Rayoren aurka (1-0)

I. G. | EITB

Alemaok luzapenean sartu du garaipenaren gola, partida on baten ondoren babazorroak saririk gabe utziz.

  • Rayo Vallecano vs Alaves. Foto: EFE

    Rayo Vallecano vs Alaves. Foto: EFE

Alavesek 1-0 galdu du Rayo Vallecanoren aurka igande honetan Vallecasen jokatu den EA Sports Ligako 10. jardunaldiko partida.

Norgehiagokaren hasiera oso bizia izan da, bi taldeek intentsitate handiko jokoa egin baitute, eta, ondorioz, baloiaren jabetza oso banatuta egon da.

Partidako lehen abagunea babazorroek izan dute, Aleñaren jaurtiketa gurutzatu batekin, kanpora joan dena. Blancok ere gola sartzeko aukera ona izan du, baina bere jaurtiketa defentsak urrundu du.

Pixkanaka, Rayok protagonismoa hartu du, eta, ondorioz, Siverak funtsezko geldiketak egin behar izan ditu, gol gutxien jaso duen atezaina zergatik den erakutsiz.

Lehen zatiaren amaieran Pacheco lesionatu egin da Siverarekin talka gogorra izan ostean.

Hasierako intentsitate handiak eragina izan du jokalariengan, bigarren zatian nekea nabaritu eta erritmoa jaitsi baitute. Boye Arabako taldeko gizonik aktiboenetakoa izan da, eta gola sartzeko zorian izan da defentsari baloia lapurtu ostean.

Toni Martinez eta Protesoni taldea aurretik jartzen saiatu dira, baina Rayoren defentsa oso sutsua izan da.

Luzapenean, etxekoen erdiraketa batek gaizki kokatuta harrapatu du Alaves eta Alemaok nahi bezala errematatu du Rayori garaipena emateko (1-0).