Alaves
LaLiga EA Sports
Alavesek porrota jaso du Gironaren aurka (1-0)
L. U. | EITB
Lehen zatian Michelen taldea izan da nagusi, eta 1-0ekoa egin du Tsygankoven burukada batekin. Bigarren zatian, berriz, talde babazorroak berdinketa lortzeko abaguneak izan ditu, baina ez du saririk aurkitu.
-
Girona VS. Alavés Foto: EFE
AURRERAPENA
Alavesek 1-0 galdu du Gironaren aurka larunbat honetan Montilivi zelaian jokatu den EA Sports Ligako 12. jardunaldiko partida.
Partidaren lehen zatian Girona izan da jaun eta jabe, eta presioa handia eta itogarria izan da etxeko taldearen aldetik. Zazpigarren minutuan Bryan Gilek abisua eman du Siverak bi denboratan harrapatu duen jaurtiketa gogor batekin.
Hurrengo jokaldian etorri da Alavesen lehen abagune argia. Mariano eta Denis Suarezen arteko erasoan, azken honek arrisku handiz errematatu du, baina Gazzaniga atezain argentinarraren gorpuarekin egin du topo.
16. minutuan, Bryan Gilek aurrea hartu dio Caleberi, atzeko lerroraino estutuz, bigarren zutoinean jarri du baloia, eta Tsygankovek buruz sartu du etxekoen lehen gola (1-0).
Talde babazorroa lekuz kanpo eta zelai erdian gaindituta zegoen, eta Coudeten mutilek ez zuten aurkitzen lerro arteko paseak gelditzeko modurik. Baina atsedenaldira iritsi aurreko azken minutuetan, Aleñak markagailuan berdintzeko aukera izan du

