Itxi

Alaves

Laguardiako Txapelketa

Alavesek bana berdindu du Numantziaren aurka

Laguardiako Txapelketako garaile izendatu da talde arabarra, Numantzia penaltien txandan gaindituta. Norgehiagoka bana (1-1) berdinduta amaitu da.

Alavesek Laguardiako Txapelketa irabazi du, baina horretarako Numantzia penalti jaurtiketen txandan gainditu behar izan du. Arabako taldeak bana (1-1) berdindu du Soriako taldearen aurka, baina penalti jaurtiketen txandan nagusitu egin da.

Regalonek 17. minutuan sartutako golari esker aurreratu da Numantzia, baina atsedenaldira iritsi orduko, Manu Barreirok partida berdintzea (1-1) lortu du. Bigarren zatian ez da golik egon eta partida bana berdinduta bukatu da. Laguardiako Txapelketak, ordea, garailea behar izan du, eta penaltien txandan Alaves nagusitu da. Alavesek lau jaurtiketatik bakarra huts egin du, eta Numantziak hirutik hiru jaurtiketa huts egin ditu.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Futbola bideoak