Itxi

Alaves

Alcorconen aurkakoan

Sangalliri lau partidako zigorra ezarri diote kanporatua izanagatik

ERREDAKZIOA

Alavesek Larunbatean madrildarren aurka jokatu zueen partidaren 84. minutuan, txartel gorria ikusi zuen Marco Sangallik.  

  • Marco Sangalli, Alaveseko jokalaria. Argazkia: EITB

Alaveseko jokalari den Marco Sangallik lau partidako zigorra jaso du, larunbatean Alcorconen aurka jokatutako partidan kanporatua izanagatik.

Madrildarren aurkako partidaren azken txanpan ikusi zuen txartel gorriagatik, lau partiden zenbatekoa ezarri diote jokalariari Lehiaketa batzordekoek.

Taldeak zigorraren tamaina lehendik aurreikusten zuen, aurrekoetan zer gertatu den kontuan hartuta esperotakoa eta arrazoizkoa dela esan baitezake.

“Baloia jokoan ez zegoenean, aurkariari ukabilarekin jotzeagagatik” atera zion txartela Sangalliri, 84. minutuan, Munuera Montero epailearen hitzetan.