Alaves
3 denboraldirako
Aleksandar Katai fitxatu du Alavesek azken orduan
Agentziak | Erredakzioa
Fitxaketak egiteko epea amaitzear talde gasteiztarrak bere azkena egin zuen bart.
-
Katai. Argazkia: Alaves
Alavesek bere web orriaren bitartez bere azken fitxaketaren berri eman du goizaldean. Talde gasteiztarrak Aleksandar Katai serbiarra fitxatu du datozen hiru denboraldietarako.
Fitxaketak egiteko epea bart amaitu zen eta klubak azken momentuan erdietsi zuen Izar Gorriko jokalaria Gasteizera ekartzea.
25 urte ditu, erasoko jokalaria da eta golak erraztasunez egiten ditu.
trong>