Alaves
Igandean, 18:30ean
Alaves-Las Palmas, sasoiko dauden bi talde aurrez-aurre Mendizorrotzan
Erredakzioa
Norgehiagoka igande honetan jokatuko da, 18:30ean. Talde kanariarrak Roque Mesaren eta Castellanoren bajak ditu.
-
Alaveseko jokalariak Ibaik Vila-reali sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE
Alaves eta Las Palmas igande honetan lehiatuko dira Mendizorrotzan, 18:30ean. Bi taldeak sasoi onean daude, eta joko ona egiten ari dira denboraldi hasiera honetan.
Azken astea oso ona izan da Arabako taldearentzat. Madrigalen garaipena lortu zuen Vila-realen aurka Ligan eta Kopan 0-3 irabazi zion Tarragonako Nastici kanporaketa bideratuta utzita. Etxean, ordea, garaipen bakarra lortu du Alavesek denboraldi honetan eta bolada horri amaiera eman nahi dio.
Las Palmas ere momentu onean da. Athletici ondo irabazi zion (3-1) Ligako iragan jardunaldian eta Kopan bina (2-2) berdindu zuen Huescaren aurka. Baja garrantzitsuak izango ditu iganderako; Roque Mesa baja da, baita Dani Castellano ere. Gainera, Kevin-Prince Boateng zalantza da.
Ustezko hamaikakoak:
Deportivo Alaves: Pacheco; Kiko Femenia, Alexis, Feddal, Theo; Marcos Llorente, Dani Torres; Ibai, Camarasa, Edgar; eta Deyverson.
UD Las Palmas: Javi Varas; Míchel Macedo, David García, Bigas, Helder Lopes; Montoro; Tana, Vicente Gomez, Jonathan Viera, Prince Boateng; eta Livaja.
Epailea: Fernandez Borbalan.
Zelaia: Mendizorroza.
Ordua: 18.30ean.
rong> 18.30ean.