Itxi

Alaves

1-0

Alavesi, bat gutxiagorekin, azken momentuan ihesi egin dio berdinketak

Mikel Dominguez | eitb.eus

Radojaren golak Alavesen porrota ezarri du Balaidosen, nahiz eta atea hutsean mantentzea lortu duten bigarren zati osoan.

  • Celta 1 - Alaves 0 / EFE.

    Celta 1 - Alaves 0 / EFE.

Alavesek Balaidosen galdu du Celtaren aurka, bigarren zatian jokalari bat gutxiagorekin eutsi duten arren. Babazorroek aurkaria gelditzea lortu dute, baina Radojaren gol batek 89. minutuan Vigon utzi ditu hiru puntuak.

Gogotsu hasi da Alaves, etxekoengan presio altua eginez. Lehen aukera Celtarena izan da, 7. minutuan, Wassek bukatu duen Iago Aspasen jokaldi baten ostean. Gol sartzetik gertu egon dira etxekoak.

Aukera honen ostean, babazorroak aurkaria deuseztatzen saiatu dira, eta galiziarrek aukerarik ez sortzea lortu dute. Alaves sendo aritu da defentsan, etxetik kanpo egiten duen bezala, eta bi taldeen arteko oreka mantendu da.

Arabarrek aukera izan dute Ibai Gomezek jaurtitako falta batean, 26.ean, baina goitik joan zaio baloia.

Ez da golik egon lehen zatian, baina babazorroak nahiko eroso egon dira zelaian. Alavesek baloia izan du lehen ordu erdian, eta azken 15 minutuetan sufritu egin dute, Celta atera begira jarri denean.

Iago Aspasek, ondo Alavesen aurrean, aukera sortu du 39.ean, baina erdiraketa babazorroen atzelariek urrundu dute.

Bigarren zatia hasi eta berehala, Feddalek bigarren txartel horia ikusi du Aspasi egingako sarrera baten ondorioz. Alavesek jokalari bat gutxiagorekin geratu da.

Bazirudien kanpokoei luzea egingo zitzaiela bigarren zatia, eta egoera onean zegoela Celta. Hala ere, ez du asko sufritu Alavesek. Defentsa lan onak mantendu dituzte, eta Celtak ez du asmatu mina egiteko modua, jokalari bat gehiago izan arren.

Kontraerasoan, Alaves aurkariaren areara heldu da. 74. minutuan, baina, Iago Aspasen erremate bat gertu egon da gol izatetik. Aurrelariak ezin izan du eskuinetik egindako erdiraketa on bat. Hurrengo jokaldian, Pachecok ondo gelditu du baloia eskuekin.

Alaves ez da defentsa hutsarekin konformatu, eta abagune argiena izan du. Theok baloia harrapatu eta bakarrik heldu da Rubenen ate aurrera. Etxekoen atezainak ondo aritu behar izan du babazorroaren jaurtiketa urruntzeko.

Azken minutuetan desagertu da Alavesen lasaitasuna. Celtak urrezko aukera izan du aurretik jartzeko, bain Hugo Malloren baloi pozoinduak zutoinean jo du. Hurrengo jokaldian, Celtak saria izan du. Radojak gola egin du.

Ezin izan dute gehiago egin arabarrek, Theok berdinketa izan duen arren luzapenean. Alavesek azken momentuan galdu du puntu bat.

FITXA TEKNIKOA

Celta: Ruben; Hugo Mallo, Cabral (Jonny, 50. min), Fontas, Roncaglia; Wass, Radoja, Marcelo Diaz,; Aspas (Sergi Gomez, 89. min), Guidetti (Rossi, 70. min), Bongonda.

Alaves: Pacheco; Kiko Femenia, Laguardia, Feddal, Theo; Llorente, Manu Garcia; Edgar (Vigaray, 77. min), Camarasa (Sobrino, 87. min), Ibai (Alexis, 49. min); Deyverson.

Golak: 1-0, Radoja, 89. min.

adoja, 89. min.