Itxi

Alaves

0-0

Alaves, Kopako finalerdietara Alcorconekin berdindu ostean

Erredakzioa

Arabako taldeak golik gabe (0-0) berdindu du Alcorconen aurka Errege Kopako final-laurdenetako itzulerako partida. Joanekoa 0-2 irabazi zutenez, finalerdietan dira gasteiztarrak.

  • Alaves-Alcorcon. Argazkia: EFE

    Alaves-Alcorcon partidako irudia. Argazkia: EFE

Alavesek golik gabe (0-0) berdindu du Alcorconen aurka Errege Kopako final-laurdenetako itzulerako partida eta joanekoa 0-2 irabazi zuenez, finalerdietarako txartela lortu du, bosgarren aldiz bere historian.

Arabako taldeak bi abagune izan ditu partida hasieran, baina Christian Santonsen jaurtiketa kanpora joan da, eta Alexisen burukada ere oso gutxigatik ez da sare barrura sartu. Ordutik aurrera Alcorcon izan da nagusi eta Bigarren Mailako taldeak izan ditu abagune onenak. 12. minutuan Alexisek atepetik atera behar izan du baloia Alcorconen gola eragozteko eta jarraian Elgezabalen errematea gutxigatik kanpora joan da. Velazquezek zuzentzen duen taldea izan da baloiaren jabe lehen zatian eta atsedenldira iritsi orduko golak sartzeko aukerak izan ditu. Partidako 28. minutuan Ortola atezainak desbideratu egin du Oscar Planok egindako falta jaurtiketa eta lehen zatiko azken minutuan Alaveseko atezainak bisitarien gola eragotzi du Nelsonen jaurtiketari erantzun ona emanda.

Bigarren zatia Alavesen abagunearekin hasi da, baina Katairen errematea langa gainetik kanpora joan da. Segidan Alcorconen erantzuna etorri da; Elgezabalen burukada langa urratuta gora joan da, eta Ortolak gelditu ona egin du Oscar Planoren falta jaurtiketa baten aurrean. Norgehiagokako azken minutuetan Alaves ezinean ibili da, eta Alcorcon gola sartzen saiatu de arren, ez du abagune argirik izatea lortu. Ondorioz, partida golik gabe amaitu da (0-0), eta Alaves Errege Kopako finalerdietan da.

Fitxa teknikoa:

0 - Alaves: Ortola; Vigaray, Alexis, Feddal, Raul Garcia; Dani Torres, Krsticic; Sobrino (Llorente, min. 45), Toquero (Ibai, min. 45), Katai (Deyverson, min. 83); eta Santos.

0 - Alcorcon: Dani Jimenez; Fede Vega, Elgezabal, Owona, Nelson; V. Pérez (Kadir, min. 72), Tropi; Plano (Toribio, min. 72), Ivan Alejo, Rey (Carlos Luque, min. 57); eta Alvaro Gimenez.

Epailea: Iglesias Villanueva.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Alaves