Itxi

Alaves

1-2 Valentziaren aurka

Alavesek etxean irabazi barik jarraitzen du, partida ona egin arren

Agentziak | Erredakzioa

De Biasiren taldeak partida ona jokatu du Ligako bigarren sailkatuaren aurka. Zazak eta Rodrigok (penaltiz) egin dituzte valentziarren golak, eta Alavesena, berriz, Alexisek.

  • Munir eta Soler. Argazkia: Efe.

    Munir eta Soler. Argazkia: Efe.

Alavesek denboraldiko bederatzigarren porrota hartu du, Valentziarekin etxean 1 eta 2 galdu ostean.  Arabarrek punturen bat merezi izan dute, egindako joko ona saritzeko.

De Biasiren taldeak ondo hasi ditu bi zatiak, baina gero Valentzia jokoaren kontrola berreskuratzen joan da. Marcelinoren taldeak ez du partidarik galdu orain arte jokatutako 10 jardunaldietan.

Galdu arren, arabarrek jokoa nabarmen hobetu dute, baina puntuak lortzea falta zaie.

Lehen zatiko lehen minutuetan gasteiztarrak nagusi izan dira, baina Valentziak hobera egin du eta arazoak sortu dizkie Pachecoren inguruetan.

Horrela, valentziarrek aurrea hartu dute markagailuan 34. minutuan, Simone Zazak egindako jaurtiketaren bidez.

Banakoa atsedenaldiaren ostean egin du Alexis Ruanok, baloia buruarekin errematatuz, Munirrek korner bat atera ondoren.

Golak arabarrak hauspotu ditu, eta momentu horretan iritsi dira Alavesen minuturik onenak. Baina gola valentziarrek egin dute, Elyk egindako penalti baten ondorioz. Rodrigok jaurti eta Pachecoren atean sartu du baloia.

Azkenen, 1-2 Valentzia garaile Mendizorrotzan.

 

Fitxa teknikoa

1 - Alaves: Pacheco; Vigaray, Alexis, Ely, Diéguez, Pedraza; Pina (Sobrino, 81. min), Manu García, Wakaso; Munir (Bojan, 73. min) eta Santos.

2 - Valentzia: Neto; Montoya, Gabriel Paulista, Garay, Gayá; Pereira, Carlos Soler (Maksimovic, 87. min), Kondogbia, Guedes (Lato, 77. min); Rodrigo y Zaza (Santi Mina,  79. min).

Golak: 0-1, 34. min: Zaza. 1-1, 48. min: Alexis, buruz. 1-2, 66. min: Rodrigo, penaltiz.

rigo, penaltiz.