Itxi

Alaves

LaLiga: 13. jardunaldia

Premiaz betetako derbia Alavesen eta Eibarren artean

Agentziak | Erredakzioa

Arabarrek hiru puntuak lortzeko beharrizana daukate; armaginek, ostera, aurreko jardunaldian lortutako garaipenari jarraipena eman nahiko diote.

  • Bi taldeen artean joan zen denboraldian jokatutako neurketa bietan hutsean amaitu zuten. EFE

    Bi taldeen artean joan zen denboraldian jokatutako neurketa bietan hutsean amaitu zuten. EFE

Alavesek eta Eibarrek, batez ere lehenek, jaitsiera postuak atzen uzteko beharrarekin helduko diote larunbat honetan elkarren artean jokatuko duten derbiari. Gasteiztarrak Getafen porrot handia hartuta (4-1) helduko dira norgehiagokara; armaginak, aldiz, Lehen Mailan lortu duten garaipen zabala erdietsi ostean Betisen aurka (5-0).

Azken-aurrekoa eta 17.a elkarren aurka arituko dira, mailari eusteko helburua erdiesteko bidean. Gianni De Biasi italiarrak ez izango ditu Hector Hernandez eta Víctor Laguardia erabili. Lehendabiziko lesionatuta dagoela, eta bigarrenak, nahiz eta aste honetan senda-agiria jaso duen, oraindik ez dagoen jokatzeko erritmoarekin.

Alavesek hiru puntuak poltsikoratzeko premia gorria dauka, jaitsiera arriskuetatik salbu dauden postuak begi bistan izateko; hain zuzen ere, postu horietako batean dago une honetan Eibar.

Bi garaipenen bidez lortutako sei puntu besterik ez dituen Alaves zorretan dago erasoko jokoarekin, txapelketan gol gutxien sartu dituen taldea baita, sei 12 partidatan.

Gerta liteke entrenatzaile italiarrak azken lehietan erabilitako bost jokalariko defentsa albo batera utzi eta sistema erasokorrago baten alde egitea oraingoan.

Bere aldetik, Eibarrek azken jardunaldian izandako hobekuntza ez zela egun bateko lorea izan erakutsi nahiko du, eta, bide batez, mailari eusteko arerioa zuzenarekin une honetan dagoen bost puntuko aldea gehiago zabaltzea.

Mendilibarrek Ivan Alejo jokatzeko moduan dauka berriro, eta horrek lau defentsaz eta hegaletara itsatsitako bi gizonez osatutako ohiko eskemara itzultzea ahalbidetu dio Zaldibarreko teknikariari, armaginen aulkira heldu zenetik hain emaitza onak ekarri dizkiona. Hori dela eta, logikoena dirudi Betisi bost gol egin zizkion hamaikako bera erabiltzea hasieratik.

Arbilla atzeko lerrora itzuliko da, eta zelai erdiko zereginak Escalantek eta Dani Garciak hartuko dituzte. Inui eta Alejo zelaia irekitzen saiatuko dira, baita punta lanetan jardungo duten Enrich eta Charlesi erdiraketa onak jartzen ere.

Balizko haimaikakoak:

Alaves: Pacheco; Alexis, Ely, Maripán, Duarte; Ibai, Manu García, Wakaso, Pedraza; Munir eta Santos.

Eibar: Dmitrovic; Capa, Paulo Oliveira, Arbilla, Jordán; Escalante, Dani García; Alejo, Enrich, Inui; eta Charles.

Epailea: José Luis Munuera Montero (Andaluziako batzordea)

Zelaia: Mendizorroza.

Ordua: 13:00etan