Itxi

Alaves

Gaur, 19:00etan

Javier Cabelloren aginduetara aurrera egin nahi du Alavesek Kopan

Agentziak | eitb.eus

Babazorroak joaneko 0-1eko emaitzari esker faboritoak dira Kopako hurrengo kanporaketarako sailkatzeko.

Deportivo Alaves eta Getafe aurrez aurre arituko dira gaur arratsaldeko 19:00etan Mendizorrotzako futbol-zelaian Kopako final-hamaseirenetako bueltako partidan.

Joaneko neurketan 0-1 irabazi zuen talde gasteiztarrak, beraz, faborito nagusia da hurrengo kanporaketarako txartela eskuratzeko nahiz eta bolada txarrean egon Ligan emaitza oso txarrekin. Gainera, Javier Cabellok zuzenduko du taldea Gianni De Biasi aste honetan bertan klubetik bota ondoren.

Entrenatzaile berria heldu arte Cabello da Alavesen teknikaria.

Balizko hamaikakoak

Alaves: Sivera; Victor, Ely, Dieguez, Duarte; Burgui, Torres, Manu Garcia, Katai; Enzo eta Santos.

Getafe: Emi Martinez; Molinero, Cala, Gorosito, Antunes; Alvaro Jimenez, Sergio Mora, Arambarri, Fajr; Portillo eta Angel.

Epailea: Jose Luis Gonzalez Gonzalez

Futbol-zelaia: Mendizorrotza.

Ordua: 19.00

ng> 19.00