Alaves
MENDIZORROTZA, 21:30EAN
Alaves eta Malaga zulotik ateratzeko lehian arituko dira Mendizorrotzan
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Babazorroek, 12 punturekin, gero eta hurbilago ikusten dituzte salbazio postuak, Abelardoren helduerak taldearen ibilbidea zuzentzea lortu eta gero.
-
Alaveseko jokalariak gol bat ospatzen Las Palmasen aurkako partidan. Argazkia: EFE
Alavesek Malagaren bisita hartuko du ostegun honetan Mendizorrotzan, zulotik ateratzeko borrokan, ligako lehen zatiko tarterik handienean sailkapenaren putzuan ibili ostean bata zein bestea.
Babazorroek, 12 punturekin, gero eta hurbilago ikusten dituzte salbazio postuak, eta taldea zuzentzeko ardura hiru entrenatzaileren eskutik igaro eta gero, badirudi Abelardoren helduerak onbidean jarri dituela gasteiztarrak.
Entrenatzailea asturiarraren eskua hasieratik bertatik ikusi ahal izan da, berak zuzenduriko lehendabiziko biak irabazi egin baitzituen Alavesek. Alabaina, hirugarrenean Atletico Madrili aurre egitea egokitu zitzaion taldeari, eta 1-0 galdu zuen madrildarren zelaian, nahiz eta ez egin partida txarrik.
Abelardok hainbat arazorekin jarraitzen du, batez ere, atzealdean, baja izango baitira lesioagatik Rodrigo Ely, Carlos Vigaray eta Hector Hernandez. Horrez gain, Victor Laguardiak, nahiz eta taldekideekin bat entrenatzen ari den, ez du urtarrilera arte jokatuko.
Antzeko zerbait gertatzen zaio Ruben Sobrinori ere, aurrerapausoak eman baititu sendatze-bidean eta taldekideekin aritu da entrenatzen aste honetan, baina ez d deialdian sartuko.
Hartara, Abelardok ia ziur errepikatu egingo du azken bi jardunaldietan hasieratik ateratako hamaikakoa.
Malagari dagokionez, astelehenean Betisen aurka etxean galdu ostean (0-2), egoera larrian helduko da Mendizorrotzara; izan ere, gasteiztarrengandik puntu batera dago eta salbazio postuak lau puntura dituzte, gainera, etxetik kanpo garaipen bakarra erdietsi ahal izan dute orain arte.
Malagak gol jasotzen dituen hirugarren taldea 30 golekin, Deportivo (31) eta Las Palmasen (36) atzetik, eta, oso gol gutxi sartzeko ahalmena azaldu du (13). Ondorioz, zenbaki horiek guztiek sailkapenean 11 puntu besterik ez izatea ekarri diote.
Andaluziarrek atsedenerako bi egun gutxiago izan dituzte partida prestatzeko eta, Alavesek legez, Malagak ere hainbat baja ditu osteguneko norgehiagokarako: birusak jota dagoen Juanpi Añor eta zigortuta dauden Roberto Rosales eta Adrian Gonzalez (azken hau zigortuta egoteaz gain, lesionatuta ere badago).
Balizko hamaikakoak:
Alaves: Pacheco; Martín, Alexis, Maripán, Duarte; Manu García, Pina; Ibai, Burgui, Pedraza; Munir.
Malaga: Roberto; Diego González o Luis Hernández, Ignasi Miquel, Baysse, Ricca; Keko, Recio, Kuzmanovic, 'Chory' Castro; Peñaranda, Borja Bastón.
Epailea: Alfonso Álvarez Izquierdo (Comité Catalán)
Zelaia: Mendizorrotza.
Ordua: 21:30ean.
Hora: 21:30 horas.
b> 21:30 horas.