Itxi

Alaves

Utzita

Guidettik Alavesen jokatuko du

Agentziak | eitb.eus

Deportivo Alavesen utzita jokatuko du denboraldi amaitu arte Vigoko Celtarekin akordioa itxi ondoren.

2:52

John Guidettik Deportivo Alavesen jokatu du denboraldi amaitu arte Vigoko Celtarekin akordioa itxi ondoren. Aurrelariak utzita jokatuko du.

Suediako (Estokolmo) jokalariak 26 urte ditu eta hainbat denboraldi eman ditu Lehen Mailan. Bere kirol-ibilbidea IF Brommapojkarna taldean hasi zuen eta 16 urte zituela Manchester Cityk fitxatu zuen; ondoren, Burnleyn, Stoke Cityn eta Celtic Glasgowen aritu zen. Eskoziako taldearekin Ligako eta Kopako tituluak erdietsi zituen, 15 golekin 35 partidetan.

2015ean Vigora heldu zen Celtarekin jokatzeko, 82 partidetan 18 gol lortuz.






/>