Itxi

Alaves

Mendizorrotza, 19:30ean

Alaves-Girona, hiru puntu matematikoki 1. Maila ziurtatzeko

Agentziak | Erredakzioa

Lehen aldiz neurtuko dituzte indarrak bi taldeek Mendizorrotzako futbol-zelaian Lehen Mailan.

Alavesek Girona hartuko du arratsaldeko 19:30ean Mendizorrotzako futbol-zelaian Santander Ligako 33. jardunaldian. Garaipena lortuz ger ziurtatuta izango dute gasteiztarrek datorren denboraldian Lehen Mailan jarraitzea.

Lehen aldiz neurtuko dituzte indarrak bi taldeek Mendizorrotzan Lehen Mailan. Joaneko partidan Alavesek 2-3 irabazi zuen, ezustekoa Girona sasoian baitzen garai hartan.

Ustezko hamaikakoak

Alaves: Pacheco; Martin, Laguardia, Ely, Duarte; Ibai Gomez, Pina, Manu Garcia edo Dani Torres, Burgui; Munir eta Guidetti.

Girona: Bono; Pablo Maffeo edo Aday Benitez, Marc Muniesa, Bernardo Espinosa, Juanpe, Johan Mojica; Pere Pons, Aleix García, Borja García edo David Timor, Portu; eta Cristhian Stuani.

Epailea: Gonzalez Fuertes.
Futbol-zelaia: Mendizorrotza.
Ordua: 19.30.