Itxi

Alaves

Igandean, 16:15ean

Alavesek Atletico Madrilen bisita jasoko du Mendizorrotzan

Erredakzioa

Arabako taldeak igandean jokatuko du, 16:15ean. Talde koltxoneroan deialditik at geratu dira Griezmann, Saul eta Oblak.

  • Griezmann eta Laguardia. Arazkia: EFE

    Griezmann eta Laguardia, Ligako lehen itzuliko Atletico Madril-Alaves partidan. Argazkia: EFE

Alavesek Atletico Madrilen aurka jokatuko du igande honetan Mendizorrotzan, 16:15ean, Ligako 35. jardunaldiko partida. Arabako taldeak salbazioa lortuta du jada eta talde koltxoneroak burua Europa Ligako Arsenalen aurkako finalerdietan du.

Abelardo entrenatzaileak aldaketak egingo ditu hamaikakoan. Alavesen baja dira Carlos Vigaray, Alvaro Medran, Ruben Duarte eta Hernan Perez, min hartuta daudelako. Baita Rodrigo Ely, partida bateko zigorra bete behar duelako.

Atletico Madrilen, deialditik at geratu dira Griezmann, Saul Ñiguez eta Jan Oblak. Jokalarien kasuan atsedena hartuko dute, eta atezainaren kasuan, arazo fisiko batzuk ditu. Gainera, baja dira min hartuta dauden Filipe Luis eta Juanfran Torres. Jose Maria Gimenzek partida bateko zigorra bete behar du. Bestalde, Diego Costak hasieratik jokatuko du Mendizorrotzan.

Ustezko hamaikakoak:

Alaves: Pacheco; Martin edo Alexis, Laguardia, Maripan, Hernandez; Ibai Gomez, Pina, Manu Garcia, Wakaso edo Sobrino; Munir eta Guidetti.

Atletico Madril: Werner; Vrsaljko, Savic, Godíin, Lucas; Vitolo, Gabi, Thomas edo Correa, Koke; Torres edo Gameiro eta Diego Costa.

Epailea: David Fernandez Borbalan.

Zelaia: Mendizorrotza.

Ordua: 16.15ean.