Itxi

Alaves

Larunbatean, 18:30ean

Alaves-Athletic euskal derbia, denboraldiko azken partida Mendizorrotzan

Agentziak | Erredakzioa

Abelardoren taldeak denboraldia 50 punturekin amaitu nahi du; bilbotarrek, berriz, Ziganda ez duela jarraituko konfirmatu ostean, burua datorren denboraldian dute.

Alavesek Athleticen aurka jokatuko du denboraldiko etxeko azken partida. Tentsio gabeko euskal derbia izango da, bi taldeek ez baitute ezertxo ere jokoan.

Arabarrek garaipen batekin agurtu nahi dute denboraldia Gasteizen eta bigarren itzuliari amaiera ona eman. Abelardo iritsi zenetik, Alavesek 38 puntu atera ditu 23 partidetan.

Taldeak 50 punturekin amaitu nahi du denbvoraldia, eta horretarako Athletici irabazi behar dio larunbatean eta Sevillari datorren asteko azken jardunaldian.

Bilbotarrei dagokienez, zuri-gorriek badakite jada 'Kuko' Ziganda entrenatzaileak ez duela datorren denboraldian jarraituko.

Horrela, Athleticen arreta bulegoetan jarrita dute entrenatzaile berria nor izango den eta datorren denboraldiko jokalarien zerrenda osatzeko nahian. Mendizorrotzan nola jokatuko duten ikusi beharko da, azken hilabeteetan itxura oso kaskarra eman eta azken urteetan Europarako sailkatuta irabazitako sinesgarritasun ia osoa galdu ostean.

 

Ustezko hamaikakoa

Alaves: Pacheco; Martín, Maripán, Ely o Laguardia, Diéguez; Ibai Gómez, Tomás Pina, Manu García o Wakaso, Rubén Sobrino; Munir eta Demirovic.

Athletic: Kepa; Unai Núñez, Yeray, Iñigo Martínez; De Marcos, Beñat, Mikel Rico, Saborit; Williams, Muniain eta Aduriz.

Epailea: Xavier Estrada Fernandez (Kataluniako batzordekoa).

Estadioa: Mendizorrotza.

Ordua: 18.30ean.