Itxi

Alaves

Fitxaketa

Alavesek Borja Baston fitxatu du

Eitb.eus

Aurrelari madrildarra utzita helduko da Gasteizera Galesko Swansea taldetik. Igaro berri den denboraldian Malagan eman du.

  • Argazkia: @Alaves

    Argazkia: @Alaves

Deportivo Alavesek Borja Baston jokalaria fitxatu du 2018/2019 denboraldiari begira. Hala jakinarazi du talde gasteiztarrak astelehen honetan argitaratu duen ohar baten bidez. 25 urteko aurrelaria utzita helduko da talde babazorrora Galesko Swansea taldetik.

Madrildarra hainbat futbol taldetan aritutakoa da, besteak beste, Atletico Madril, Murtzia, Huesca, Eibar eta Malaga.

Orotara, Ligako 57 partidatan parte hartu du Bastonek, eta beste 18 aldiz aritu da Ingalaterrako Premier League txapelketan. Denetara, 21 gol sartu ditu lehiaketa biak kontuan hartuta.

Alavesek zabaldutako oharraren arabera, Bastonen fitxaketak "denboraldiari begira golak bermatuko dituen aurrealdea sendotu nahi du".