Itxi

Alaves

Lesioa

Tomas Pinak zuntz-haustura du ezker izterrean

Agentziak | Erredakzioa

Jardunaldi batzuk emango ditu bajan, eta lesioaren eboluzioa ikusi beharko da zelaietara itzultzeko moduan noiz izango den jakiteko.

  • Tomas Pina

    Tomas Pina

Tomas Pina Deportivo Alaves klubeko jokalariak zuntz-haustura du ezker izterreko bizepsean, eta jardunaldi batzuk eman beharko ditu bajan.

Bartzelonaren kontrako partida ez zuen jokatu, minduta zegoelako. Gasteizko klubeko zerbitzu medikoen azterketek baieztatu egin dute lesioa, eta, ondorioz, hainbat aste emango ditu zelaietatik urrun.

Lesioaren eboluzioaren zain egon beharko dute zelaietara itzultzeko moduan noiz izango den jakiteko.