Itxi

Alaves

2-1

Olatu gainean dirau Alavesek, markagailua irauli eta Huescari irabazita

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Nahiko parekatua izan da partida, nagusitasuna tarteka banatu egin baita, eta nahiz eta hasieran Huescak hartu duen aurrea lehen golarekin, Alavesek irauli eta garaipena eskuratu du.

  • Moi Gomez eta Manu Garcia Alaves-Huescan. Argazkia: EFE

    Moi Gomez eta Manu Garcia Alaves-Huescan. Argazkia: EFE

Alavesek markagailua irauli eta garaipena eskuratu du Huescaren aurka (2-1) neurketa estu baten ostean. Olatu gainean jarraitzen dute, beraz, babazorroek Moi Gomezek eta Jonyk bigarren zatian egindako golei esker.

Gauzak horrela, sailkapeneko postu gorenenetan dirau Alavesek; Huescak bere aldetik, jaitsiera postuetan jarraitzen du arrisku handiarekin gainera.

Aragoiko taldeak aurre hartu zuen neurketan eta hasi eta hamar minutura Moi Gomezek aukera izan zuen alboko sake batez baliatuz, baina atean jo eta ez zuen berau gurutzatzea lortu.

Indartsu eta grinarekin ekin diote Huescakoek norgehiagokari Mendizorrotzan eta nagusitu egin da tarteka, Alaveseko jokalariak estutuz.

Aurrea hartu arren, ordea, 0-1 emaitzak gutxi iraun du Arabako zelaian, bost minutura, Ibai Gomezek eskumako hegaletik egindako jaurtiketa batez baliatuz, Jony Rodrygezek berdinketaren gola egin baitu.

Atsedenaladiaren ondoren, biek ala biek baloiaren kontrolarekin egiteko lanak egin dituzte, baina arabarrak abilezia gehiago erakutsi eta Huescari zailtasunak jartzen aritu izan dira, ezker hegaleko aukerak sahieste aldera.

Abelardo Fernández buscó más movilidad en ataque con Rubén Sobrino en el minuto 62 y el plan funcionó al poco tiempo, pues la presión de Jonathan Calleri sobre Rubén Semedo, provocó una mala entrega del defensa portugués.

Abelardo Fernandezek mugimendu gehiago bilatu nahi izan du erasoan, eta lortu ere, Ruben Sobrinok Jonathan Callerik egindako lanarekin batera, aukera garbia sortu baitu Aleksandar Jovanovic gainditu eta garaipenaren gola egiteko. Alavesek, beraz, puntuak gehitzeari eskua hartuta dio jada, sailkapeneko ohorezko postuetan mantenduz.

Fitxa teknikoa:

2 - Alaves: Sivera; Ximo Navarro, Laguardia, Maripán, Martín Aguirregabiria; Ibai Gómez (Burgui, min. 78), Brasanac, Manu García, Jony (Dani Torres, min. 86); Borja Bastón (Sobrino, min. 62), Calleri.

1 - Huesca: Jovanovic; Miramón, Pulido, Semedo, Insúa (Bresancic, min. 23), Akapo (Longo, min. 80); Serdar (Gallar, min. 72), Musto, Moi Gómez, Ferreiro; Cucho Hernández.

Golak: 0-1, 35.m: Moi Gomez. 1-1, 40.m: Jonyk buruz. 2-1, 68.m: Sobrino.

Epailea: Munuera Montero.