Publizitatea
Itxi

2018/11/11

20:54

Alaves

Deialdia

Martin Aguirregabiria 21 urtez azpiko Espainiako selekzioaren deialdian sartu da

Erredakzioa

Alaveseko jokalaria deitu du Luis De La Fuente hautatzaileak, Maffeoren lesioa dela eta. Igor Zubeldia deialditik erori da, min hartuta dagoelako.

  • Martin Aguirregabiria. Argazkia: EiTB

    Martin Aguirregabiria. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Martin Aguirregabiria Alaveseko jokalaria Espainiako 21 urtez azpiko selekzioaren deialdian sartu da Pablo Maffeo Stuttgarteko jokalariaren lesioaren eraginez. Hala erabaki du Luis De La Fuente hautatzaileak.

Igor Zubeldia (Reala) deialditik at geratu da, min hartuta dagoelako. Adiskidantzazko partidak jokatuko ditu Espainiak, Danimarkaren eta Frantziaren aurka. Zubeldiaren ordez, Fran Beltran (Celta) sartu du deialdian De La Fuentek.

Deialdia:

Atezainak: Unai Simon (Athletic), Antonio Sivera (Alaves) eta Ivan Villar (Celta)

Defentsak: Martin Aguirregabiria (Alaves) Sergi Palencia (Girondins Burdeos/FRA), Unai Nuñez (Athletic), Jorge Mere (Colonia/ALE), Jorge Saenz (Tenerife), Aaron Martin (Maguncia/ALE), Jose Angel Esmoris 'Angeliño' (PSV Eindhoven/HOL)

Medios: Fran Beltran (Celta), Marc Roca (Espanyol), Fabian Ruiz (Napoli/ITA), Pape Cheikh (O. Lyon/FRA), Jose Angel Pozo (Rayo Vallecano), Alfonso Pedraza (Vila-real), Alejandro Pozo (Granada) eta Carlos Soler (Valentzia).

Aurrelariak: Mikel Oyarzabal (Reala), Daniel Olmo (Dinamo Zagreb), Borja Mayoral (Levante), Rafa Mir (Las Palmas) eta Carlos Fernandez Luna (Deportivo).

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena