Itxi

Alaves

ASTEAZKENEAN, 11:00ETAN

Osasunak eta Alavesek lagunartekoa jokatuko dute Taxoaren

Agentziak | Erredakzioa

Selekzioek aste honetan partidak jokatuko dituztela eta, eta ligako erritmoa ez galtzeko helburuarekin, bi taldeek lagunarteko partida jokatuko dute gaur, 11:00etan.

  • Taxoare

    Taxoare

Deportivo Alavesek eta Osasunak lagunarteko partida jokatuko dute gaur, 11:00etan, Taxoaren. Selekzioek aste honetan partidak jokatuko dituztela eta, ez da ligako partidarik izango. Horregatik, ligako erritmoa ez galtzeko helburuarekin, lagunarteko partida jokatzea adostu dute.

Bi taldeetako bazkideek partida doan ikusteko aukera izango dute bazkide agiria aurkeztuz gero.

Gasteizko taldeko jokalari batzuk ez dira biharko partidan izango. Guillermo Maripan, Martin Agirregabiria, Wakaso Mubarak, John Guidetti eta Antonio Sivera beraien selekzioarekin izango dira, Tomas Pinak eta Rodrigo Elyk lesionatuta jarraitzen dute, eta Fernando Pacheco zalantzan dago (ligako azken partida ere ez zuen jokatu).