Itxi

Alaves

Neguko Merkatua

Ibai Gomez fitxatzeko eskaintza egin dio Sporting Portugalek Alavesi

eitb.eus

ETBk jakin ahal izan duenez, talde portugaldarra Arabako taldearekin harremanetan jarri da, eta eskaintza egin dio jokalari bizkaitarra fitxatzeko.

  • Ibai Gomez. Argazkia: EFE

    Ibai Gomez eta Yuri, denboraldi honetako Alaves - Athletic derbian. Argazkia: EFE

ETBk jakin ahal izan duenez, Ibai Gomez fitxatzeko eskaintza egin dio Sporting Portugalek Alavesi. Jokalari bizkaitarra denboraldi hasiera ona egiten ari da, eta hainbat talderen interesa piztu du.

Sporting Portugal Alavesi zuzendu zaio, eta eskaintza egin dio. Hala ere, Ibai Gomezen joko-mailak beste talde askoren interesa ere piztu du, nahiz eta talde horiek ez diren oraindik harremanetan jarri Gasteizko klubarekin.

Ibaik interesa piztu du Ingalaterrako talde batzuetan, eta jakina da Athleticek ere begi onez ikusiko lukeela jokalari bilbotarraren fitxaketa.