Itxi

Alaves

Saio bikoitza

Alavesek lanari ekin dio Eguberrietako oporrei agur esanda

eitb.eus

Talde babazorroa lanera bueltatu da entrenamendu bikoitza eginda Luis Compañon kirol-hirian.

  • Laguardia eta Wakaso. Argazkia: @Alaves

    Laguardia eta Wakaso, Alaveseko jokalariak. Argazkia: @Alaves

Alaves lanera bueltatu da Gabonetako oporraldiaren ostean, eta lan-saio bikoitza egin du Luis Compañon kirol-hirian. Urtarrilaren 5ean jokatuko du Arabako taldeak urte berriko lehen partida Valentziaren aurka, Mendizorrotzan, 16:15ean.

Normaltasuna eta poza da nagusi Alavesen. Taldearen denboraldiko lehen lau hilabeteak bikainak izan dira, eta baikorrak izateko argudioak ditu. Gainera, Rodrigo Ely bere sendatze-prozesuko azken txanpan dago, eta klubak Victor Laguardiaren eta Fernando Pachecoren kontratuak berritu zituen ostegunean.

Kezka bakarra Ibai Gomezen etorkizunarena da. Jokalari bizkaitarrak 2019ko ekainaren 30ean amaitzen du kontratua Alavesekin eta talde askok erdilaria fitxatu nahi duten arren, talde babazorroan uste dute denboraldia Alavesen amaituko duela. Sporting Portugal, Leeds United eta Athletic dira Ibai Gomez fitxatzeko interes handiena azaldu duten taldeak.