Itxi

Alaves

Gaur, 21:00etan

Alaves eta Getafe, Europako postuetan jarraitzeko lehian

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Arabarrak bosgarren tokian daude, 32 punturekin; madrildarrak, berriz, seigarrenak dira, 28 punturekin.

  • Jonathan Calleri, lehen itzuliko partidan

    Jonathan Calleri, lehen itzuliko partidan. Argazkia: EFE

Alavesek Getaferi egingo dio bisita gaur, Ligako 20. jardunaldiko lehenengo partidan (21:00). Talde biak bikain ari dira lehiatzen, eta hurrengo denboraldian Europako txapelketetan aritzeko eskubidea ematen duten postuetan daude sailkatuta une honetan: gasteiztarrak bosgarren tokian daude (32 puntu); madrildarrak, berriz, seigarrenean (28 puntu).

Sei aldiz jokatu dute elkarren aurka Alfonso Perez futbol-zelaian partida ofizialetan, eta bien arteko parekotasuna erabatekoa da, talde bakoitzak bi garaipen, bi berdinketa eta bi porrot pilatu baititu.

Abelardo Fernandez Alaveseko entrenatzaileak hainbat jokalari ditu min hartuta (Rodrigo Ely, Adrian Marin eta Jony Rodriguez); horrez gain, Victor Laguardia zigortuta dago. Ondorioz, Guillermo Maripen eta Ximo Navarro izango dira atzeko lerroaren erdialdean.

Tomas Pinak hasieratik jokatuko du zelai erdian, eta berarekin batera Manu Garcia edota Darko Brasanac arituko dira. Hegalei dagokienez, ia segurua da Sobrino eta Burgui bertan izango direla.

Aurrealdean Callerik eta Bastonek jardungo dute. Aipatutakoez gain, Martin Aguirregabiria hasierako hamaikakora itzuliko dela ematen du, eskuin hegalean.

Bere aldetik, Jose Bordalas Getafeko entrenatzaileak bi jokalari ditu zigortuta: Mauro Arambarri uruguaitarra eta Dimitri Foulquier frantziarra. Lehenaren ordez Sebastian Cristoforok jokatuko du, eta bigarrenaren partez, Damian Suarezek.

Balizko hamaikakoak:

Getafe: David Soria, Damin Suarez, Djene, Cabrera, Antunes; Portillo, Cristoforo, Maksimovic, Samu Saiz; Jorge Molina eta Angel.

Alaves: Pacheco, Martin, Navarro, Maripan, Duarte, Sobrino, Tomas Pina, Brasanac edo Manu Garcia, Burgui, Borja Baston eta Calleri.

Epailea: Munuera Montero.

Futbol-zelaia: Coliseum Alfonso Perez.

Ordua: 21:00.