Itxi

Alaves

21:00etan

Alavesek Europara sailkatzeko aurrerapausoa eman nahi du gaur

Erredakzioa

Rayo Vallecano izango du aurkari Mendizorrotzan. Getaferen porrota baliatu nahi du Arabako taldeak, tartea zabaltzeko.

  • Alaves. Argazkia: EFE

    Alaves. Argazkia: EFE

Alavesek Rayo Vallecano izango du aurkari gaur, 21:00etan, Mendizorrotzan. Ligako 21. jardunaldia itxiko duen partida izango da, eta Arabako taldeak Getaferen porrota baliatu nahi du, garaipena lortu eta Europako postuetan sendo jarraitzeko.

Ligako 20. jardunaldiko partida 4-0 galdu zuen Alavesek Getaferen aurka. Asteleheneko neurketarako Victor Laguardia eta Jony Rodriguez jokatzeko prest izango ditu Abelardo Fernández entrenatzaileak. Laguardia hamaikakora itzuliko da partida bateko zigorra bete ostean, baina Jony ez da hasieratik ariko, deialdian sartuko den arren. Bestalde, Alavesek Tomas Pinaren baja garrantzitsua izango du, eta Takashi Inui ere ez da jokatzeko prest egongo.

Rayo Vallecano jaitsiera postuetan sartuta dago 20 punturekin, baina Celtaren porrotaren eraginez, jaitsiera postuetatik irten daiteke. Realaren aurka bina (2-2) berdintzetik dator Madrileko taldea. Rayok ez du porrotik jaso azken lau partidetan, hiru garaipen eta berdinketa bat eskuratuta. Min hartuta dagoen Gorka Elustondok ezingo du jokatu, eta Michel entrenatzaileak deialditik at utzi ditu Akieme, Dorado, Jose Leon, Sergio Moreno, Alex Alegria, Javi Guerra eta Kakuta.

Ustezko hamaikakoak:

Alaves: Pacheco; Martin, Laguardia, Maripan, Duarte; Brasanac, Manu García, Wakaso; Sobrino eta Calleri.

Rayo Vallecano: Dimitrevski; Advincula, Amat, Velázquz, Abdoulaye, Alex Moreno; Embarba, Imbula, Comesaña; Trejo; eta Raul De Tomas.

Epailea: Mario Melero Lopez.

Zelaia: Mendizorrotza.

Ordua: 21.00etan.