Itxi

Alaves

Porrota

Sevilla Alaves baino gehiago izan da Sanchez Pizjuanen (2-0)

Agentziak | Erredakzioa

Arabarrek ez dute partida ona egin eta ezinean aritu dira Joaquin Caparrosen taldearen aurka. Roque Mesa eta Pablo Sarabia izan dira neurketako golegileak.

  • Gasteiztarrek bigarren porrota jarraian jaso dute

    Gasteiztarrek bigarren porrota jarraian jaso dute. Argazkia: Efe.

Sevilla Alaves gehiago izan da Sanchez Pizjuanen europako postuetako lehian jokatutako partidan. Etxekoek aukera ugari eta argiak izan dituzte, gasteiztarrak atzean sartuta izan diren bitartean.

Arabarrak presioa egiten saiatu diren arren, ez dute aurrera egiteko bidea aurkitu,nahikoa lan izan dute Sevillaren erasoei eustearekin.

Abelardoren taldeak aukera argi bakarra izan du lehen zati osoan. 33. minutuan, Simon Kjaer danimarkarrak baloia aldaratzerakoan huts egin du eta Callerik jaurti egin du, baina Juan Sorianok erantzun bikaina eman dio.

Gola zortzi minutu geroago iritsi da, baina etxeko taldearen alde. Roque Mesak egin du, Sarabiak emandako pasea bikain aprobetxatuta. Gol ederra sartu du Sevillako jokalariak.

Bigarren zatian, egoera ez da aldatu. Arazo handiak izan dituzte arazoan eta Sevillak partida kontrolpean izan du denbora osoan. Errematean finago ibiltzea falta izan zaie golen bat gehiago lortzeko.

Sarabiak partida erabakita utzi du

80. minutuan, eta Alavesen zelaian baloia lapurtu ostean, Ben Yedderrek pasea eman dio Sarabiari eta honek Pacheco gainditu du, bigarren gola egiteko. Partida ia erabakita utzi du Sevillako jokalariak.

Alavesek aukerak izan ditu aldea murrizteko, baina markagailua ez da aldatu. 2 eta 0, andaluziarrag nagusi.


Fitxa teknikoa

2 - Sevilla: Juan Soriano; Jesús Navas, Kjaer, Carriço, Escudero; Sarabia, Gonalons, Roque Mesa (Rog, 72. min), Franco Vázquez (Promes, 86. min); Ben Yedder eta Munir (André Silva, 82. min).

0 - Alaves: Pacheco; Martín Aguirregabiria, Laguardia, Ximo Navarro, Duarte; Inui (Twumasi, 67. min), Pina (Darko Brasanac, 75. min), Wakaso, Jony; Calleri (Guidetti, 75. min) eta Borja Bastón.

Golak: 1-0, 41. min: Roque Mesa. 2-0, 80. min: Sarabia.