Itxi

Alaves

KONTRATU LUZATZEA

Ruben Duartek Alavesen jarraituko du 2023ra arte

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Jokalari andaluziarrak 28 neurketa jokatu ditu titular gisa denboraldi honetan orain arte.

  • Ruben Duarte.

    Ruben Duartek kontratua luzatu du Alavesekin, Argazkia: @alaves

Ruben Duarte atzelariak Alavesen elastikoa janzten jarraituko du 2023ra arte.

23 urteko defentsa almeriarra 2017/2018 denboraldian iritsi zen Gasteizera Espanyoletik.

2014/2015 denboraldian egin zuen debuta talde Katalanarekin, eta 45 partida jokatu zituen Liga eta Errege Kopa kontuan hartuta.

Duarteri kostatu egin zitzaion Alaveseko hasierako hamaikakoan sartzea, baina Abelardo Fernandezek Gasteizko taldea entrenatzeko ardura hartu zuenetik aldatu egin zen bere egoera. Bigarren denboraldi honetan 28 lehia jokatu ditu titular gisa orain arte.