Alaves
Urtarrilaren 5ean
Alavesek Betis 'eraberritua' hartuko du Mendizorrtzan
Erredakzioa
Aleñarekin indartu da Sevillako taldea eta Joaquini kontratua berritu dio. Gainera, azken 15 puntuetatik 10 bildu ditu talde andaluziarrak.
-
Pacheco eta Loren, 2018-2019 denboraldiko Alaves - Betis partidan. Argazkia: EFE
Alavesek Betis hartuko du Mendizorrotzan urtarrilaren 5ean, Ligako lehen itzulia itxiko duen 19. jardunaldian. Arabako taldeak garaipenarekin ekin nahi dio urte berriari, jaitsiera postuetatik aldentzeko.
Betis 'eraberrituta' helduko da Gasteizera. Talde andaluziarra, Bartzelonatik utzita etorri den Aleñarekin indartu da, eta Joaquinek kontratua berritu du. Gainera, Rubik zuzetzen duen taldeak jokoan izan dituen azken 15 puntuetatik 10 bildu ditu.
Mendizorrotzan elkarren aurka jokatu dituzten azken partidetan, Alavesek 1-0 irabazi zuen duela hiru denboraldi, Betisek 1-3ko emaitzarekin lortu zuen garaipena duela bi denboraldi, eta iragan denboraldiko partida golik gabe berdinduta (0-0) amaitu zen.