Itxi

Alaves

Santander Laliga

Alaves eta Reala, aurrez aurre gaur Mendizorrotzan

eitb.eus

Talde gasteiztarrak puntuak behar ditu beheko postuetatik ihes egiteko eta txuri-urdinek laugarrena sendotzeko.

  • Mendizorrotzako futbol-zelaia

    Mendizorrotzako futbol-zelaia

Santander LaLigako 29. jardunaldiko bigarren euskal derbia jokatuko dute gaur Alavesek eta Realak Mendizorrotzako futbol-zelaian arratsaldeko 19:30ean.

Talde gasteiztarrak Espanyolen sailkapeneko azkenaren kontra galdu ostean hiru puntuak behar ditu jaisteko postuetatik ihes egiteko. Egun, zazpi puntura du 18. toki hori, baina zuloan dauden taldeak gora doazela dirudi.

Donostiarrek, bestetik, ezin izan zuten Osasuna etxean gainditu Anoetan eta sailkapeneko Txapeldunen Ligako postua sendotzeko irabazi behar dute Alavesen kontra. Illarramendi, Barrenetxea eta Sangalli minduta daude

Ustezko hamaikakoak

Alaves: Roberto; Ximo, Laguardia, Magallan, Duarte; Aguirregabiria, Manu Garcia edo Tomás Pina, Camarasa, Edgar; Joselu eta Lucas Perez.

Reala: Remiro; Gorosabel, Aritz, Llorente, Monreal; Zubeldia, Odegaard, Zurutuza; Januzaj, William Jose eta Oyarzabal.

Epailea: Santiago Jaime Latre

Futbol-zelaia: Mendizorrotza.

Ordua: 19.30.

29. jardunaldia

Levante 1-1 Sevilla
Betis 2-2 Granada
Getafe 0-0 Espanyol
Vila-real 1-0 Mallorca
Bartzelona 2-0 Leganes

Eibar 2-2 Athletic
Valladolid 0-0 Celta
Osasuna 0-5 At. Madril

Ostegunean
Alaves 19:30 R. Sociedad
R. Madril 22:00 Valentzia