Itxi

Alaves

Lesioa gainditu du

Aleix Vidal prest egon daiteke Osasunaren aurkako partidarako

Erredakzioa

Kataluniarra min hartuta egonda eta ez zuen jokatu Realaren eta Celtaren aurka. Badirudi prest egongo dela Osasunaren aurkako derbirako.

  • Aleix Vidal

    Aleix Vidal, Alaveseko jokalaria. Argazkia: EFE

Aleix Vidalek taldekideekin batera entrenatu du astelehen honetan Alavesek egin duen lansaioan. Arabako taldea asteazkeneko Osasunaren aurkako derbia prestatzen hasi da igandean Celtaren aurka 6-0 galdu ostean.

Asier Garitano teknikariak zuzentzen duen taldeak ordubeteko entrenamendua egin du, igandean jokatu zuten futbolariek lan-karga gutxiagoko saio egin dutelarik. Vidalek ez zuen Celtaren aurka jokatu igandean, ezta aste-barruan Realaren aurka ere. Min hartu zuen Espanyolen aurka, baina prest egon daiteke Osasunaren kontrako partidarako.

Momentuz, Alavesek futbolari guztiak jokatzeko prest izango ditu Martin Aguirregabiria izan ezik, hegaleko defentsak txartel gorria ikusi baitzuen Celtaren aurka eta partida bateko zigorra bete beharko baitu.