Itxi

Alaves

Gaur, 19:30ean

Alavesek garaipena behar du Getaferen aurka, jaitsiera postuetatik aldentzeko

Erredakzioa

Arabako taldeak 35 puntu ditu, jaitsieran dagoen Mallorcak baino hiru gehiago. Arratsaldean Getafe izango du aurkari, 19:30ean, Mendizorrotzan.

  • Fajir eta Joselu

    Fajir eta Joselu, Ligako lehen itzuliko Getafe - Alaves partidan. Argazkia: EFE

Alavesek Getafe izango du aurkari gaur, 19:30ean, Mendizorrotzan. Juan Ramon Lopez Muñiz entrenatzaileak taldea bigarrenez zuzenduko du Ligako partida baten, eta garaipena lortzea da helburua, jaitsiera postuetatik aldentzeko.

Sei porrot jarraian daramatza Alavesek, eta arazoetan sartu da, jaitsieran dagoen Mallorcak baino hiru puntu gehiago soilik baititu, nahiz eta averagea alde izan. Hala ere, ezin da erlaxatu, porrot batek estutasun handiagoetan sartuko bailuke. Ruben Duartek eta Ximo Navarrok ezingo dute jokatu, eta Pachecok eta Ismael Gutierrezek ere zail izango dute jokatzea.

Getafe seigarren postuan da 53 punturekin, eta Europa Ligarako postuak ziurtatzea du helburu. Madrilgo taldeak zigortuta ditu Angel Rodriguez, Allan Nyom, Xabier Etxeita eta Damian Suarez jokalariak.

Ustezko hamaikakoak:

Alaves: Roberto; Martín; Laguardia, Ely, Adrian Marin; Burke, Tomas Pina edo Fejsa, Camarasa, Edgar; Joselu eta Lucas Perez.

Getafe: Soria; Jason, Djene, Chema, Olivera; Portillo edo Fajr, Arambarri, Maksimovic, Cucurella; Jaime Mata eta Jorge Molina edo Hugo Duro.

Epailea: Gonzalez Fuertes.

Zelaia: Mendizorrotza.

Ordua: 19:30ean.