Publizitatea
Itxi

2020/11/23

00:18

Alaves

10. JARDUNALDIA

Alavesek bi goleko abantaila galdu eta puntu bakarra eskuratu du (2-2)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Gasteiztarrek aurrea hartu dute lehen zatian Ximo Navarroren eta Lucas Perezen golen bidez, baina atsedenaren ostean Valentzia goitik behera nagusitu da

0
Alaves – Valentzia partidako laburpena eta gol guztiak
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali
Alavesek eta Valentziak bian berdindu dute (2-2) igande honetan Mendizorrotzan. Etxeko taldeak ez du jakin lehen zatian lortutako bi goleko aldea aprobetxatzen, eta, azkenerako, estu eta larri ibili da berdinketa defendatzeko, eta zeregin horretan berebiziko garrantzia izan du Fernando Pacheco atezain babazorroak.

Ximo Navarrok eta Lucas Perezek (penaltiz) aurretik jarri dute Gasteizko taldea lehen ordu laurdena bete aurretik, eta etxekoen hasiera bikaina lehen ordu erdira arte luzatu da. Gerora, baina, bigarren zatian, Javi Graciaren mutilak ideia argiagoekin zelairatu dira, batez ere Manu Vallejo eta Gonçalo Guedesen ekarpenari esker; izan ere, bi jokalari horiek aukera gehiago eskaini dizkiote Valentziaren jokoari.
Hala, partida azken 15 minutuetan sartzean zegoela, valentziarrak neurketa orekatzeko gai izan dira  bost minutuko tartean, Vallejo eta Hugo Guillamonen golekin.

Graciarenak ez zuten berdinketarekin konformatu nahi, azken txanpan aukera argiak pilatu dituzte, baina Kevin Gameirok barkatu egin du Pachecoren aurrean, kontraeraso baten ostean. Horrez gain, etxekoen atezainak Vallejoren beste abagune nabarmen bat eragotzi du epaileak ezarritako 8 minutuko luzapenean. Aitzitk, ez da gol gehiagorik izan.

Fitxa teknikoa:

2 - Alaves: Pacheco, Ximo, Lejeune, Laguardia, Duarte; Jota (Manu García, 55. min), Battaglia, Pina, Rioja; Lucas Pérez (Borja Sainz, 72. min) eta Joselu (Guidetti, 72. min).

2 - Valentzia: Juame Doménech, Wass, Gabriel Paulista, Hugo Guillamón, Gayà (Lato, 94. min); Musah, Carlos Soler, Racic, Cheryshev (Manu Vallejo, 57. min), Kang In Lee (Guedes, 57. min) eta Gameiro.

Golak: 1-0, 3. min: Navarro. 2-0, 16. min: Lucas Pérez, penaltiz. 2-1, 73. min: Manu Vallejo. 2-2, 78. min: Guillamón.

Epailea: Jaime Latre. Txartel horiak: Lejeune (Alaves); Guillamón (Valentzia).

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;