Itxi

Alaves

Errege Kopa

Osasuna eta Alaves, aurrera Kopan

A. B. | EITB Media

Talde gorritxoiak garaipena lortu du Oloten aurka (0-3) eta Arabako taldeak mendean hartu du Deportivo (0-1). Portugalete eta Mutilvera, kanporatuta.

  • Olot - Osasuna

    Osasunako jokalariak, Oloti sartu dioten gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Asteazken honetan Errege Kopako bigarren txandako hainbat partida jokatu dira. Lau euskal talde ibili dira lehian; bik aurrera egin dute, eta beste bi kanporatuta geratu dira. Eguneko ezustekoa Atletico Madril Ligako liderraren kanporaketa izan da. Koltxoneroek porrota jaso dute Cornellaren aurka (1-0).

Osasunak garaipena lortu du Oloten aurka (0-3), Oier, Budimir eta Kike Barja jokalarien golekin. Alavesek ere hurrengo faserako txartela lortu du, Deportivori irabazita (0-1). Arabako taldearen gola Luis Riojak sartu du, 75. minutuan.

Kopako ametsa bukatu egin da Mutilvera eta Portugalete taldeentzat. Mutilverak 1-3ko emaitzarekin galdu du Betisen aurkako partida, markagailuan aurrea hartu duen arren. Portugaletek, aldiz, porrota jaso du Levanteren aurka (1-2), partida ona jokatu eta aurkariari asko sufriarazi ostean.

Kontsulta itzazu hemen Errege Kopako bigarren txandako partida guztien emaitzak.