Publizitatea
Itxi

2021/04/05

23:33

Alaves

ENTRENATZAILE BERRIA

Javi Calleja da Alaveseko entrenatzaile berria

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Madrildarrak denboraldia amaitu arteko kontratua sinatu du Gasteizko taldearekin.

  • Javi Calleja.

    Javi Calleja. Argazkia: Alaves

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Javier Callejak hartuko du denboraldia bukatu arte Alaves zuzentzeko ardura, talde gasteiztarrarekin akordioa lortu ostean. Hala eman du jakitera talde babazorroak astelehen honetan jakitera.

42 urteko entrenatzaile madrildarra Abelardo Fernandezek utzitako hutsunea beteko du, eta lehen aldiz arituko da entrenatzaile gisa Vila-realetik kanpo; izan ere, Castelloko taldea bi aldiz entrenatu du Callejak, oso epe laburrean.

Calleja 2017-18 denboraldiko zazpigarren jardunaldian eseri zen horien aulkian, eta taldearen norabidea zuzendu zuen 32 partidatan lortutako 16 garaipenei esker.

Horrek hurrengo denboraldian jarraitzeko aukera eman zion, baina kargua utzi behar izan zuen hamabosgarren jardunaldian, hiru garaipen bakarrik lortu ondoren. Alabaina, zazpi partida geroago, Vila-realen aulkira itzuli zen berriro, eta 2019-20 denboraldia osorik bete zuen.

Callejak 131 partidatan zuzendu zuen Vila-real, horietatik 18 Europa Ligan, eta "taldearen dinamika aldatzeko eta Lehen Mailari eusteko helburuarekin" iritsi da Gasteizera, Arabako taldeak ohar baten bidez adierazi duenez.

Quique Alvarez (bigarren entrenatzailea), Jose Romero (prestatzaile fisikoa) eta Luismi Loro (analista) ditu lagun.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena