Publizitatea
Itxi

2021/05/26

13:17

Alaves

9 denboraldi

Manu Garciak Alaves utziko du

A. A. | EITB MEDIA

Bederatzi denboraldi eman ditu Gasteizko taldean, eta horietako azken bostetan kapitaina izan da. 19 gol sartu ditu, eta eta klubaren historian partida gehien jokatu dituen bigarren jokalaria da

  • Manu García.

    Manu García. Argazkia: @alaves

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Manu Garcia azken bost urteetan Alaveseko kapitainak ez du Gasteizko taldean jarraituko, klubak jakitera eman duenez.

Garcia (Gasteiz, 1986) Realaren harrobian hazi zen eta 2012ko udan iritsi zen Alavesera, UD Logroñes taldetik urte hauetan zehar, bi igoera bizi izan ditu, eta klubeko jokalaririk esanguratsuenetako bat bihurtu da.

Guztira 308 partida jokatu ditu babazorroen elastikoarekin, eta klubaren historian partida gehien jokatu dituen bigarren jokalaria da, Martin Astudilloren atzetik (346). Horrez gain, 19 gol sartu ditu, eta azken bost denboraldietan taldeko kapitaina izan da.

Erdilariak Bigarren Mailarako igoeran parte hartu zuen, baita maila gorenerako itzuleran ere, 2016an. Gainera, Kopako final batera ere iristea lortu du, nahiz eta galtzea egokitu Bartzelonaren aurka.

Halaber, hamar urte geroago taldea Lehen Mailara itzuli zen eguneko golegilea izan zen, berak erdietsi baitzuen berdinketaren gola Vicente Calderonen Ligako lehen jardunaldian.

Alavesek, argitaratutako ohar baten bidez, eskertu egin dio erakutsitako "profesionaltasun izugarria" eta "zorterik onena" opa dio.

Jokalariak prentsa agerraldia egingo du ostegun honetan, maiatzaren 27an, Mendizorrotzako prensta aretoan, 18:00etan, Alfonso Fernández de Trocóniz eta Sergio Fernandezekin batera.

Era berean, osasun egoerak hala ahalbidetzen duenean, Alavesek Manu omenduko du Mendizorrotzan, eta klubaren urrezko eta brillantezko intsignia emango dio.

Manu: "Harmailetara buelta"

Babazorroen jokalari ohiak bere sare sozialetan plazaratu duenaren arabera, "Harro eta pozik" dago Alavesen alde "gorputz eta arima" aritu delako lanean.

"Harmailetara buelta", horrela hasi du bere mezua gasteiztarrak, eta argi utzi du talde babazorroaren beste zale bat izango dela.

"Hemen amaitzen da Alavesek niretzat zuen oparia", esan du futbolariak, eta Bigarren Mailatik Lehen Mailara igaro zela gogoratu du, bederatzi denboralditan: bi igoera, 308 partida, 19 gol eta Errege Kopako finala.

"Bidea aurrera doa, arrastoa ezabaezina da", esanez bukatu du erdilari gasteiztarrak.
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;